
NOTIMEFORLOVE.
Notimeforlove, is time for peace.
Egungo egoera politikoa dela eta, hemendik ere gure atxikimendua eman nahi diogu Notimeforlove ekimenari.
Horrela Euskal Herrian azkenaldi hontan ematen ari diren atxiloketak eta tortura kasuak salatu nahi ditugu.
Beste atxikimendu batzuk:
http://notimeforlove-istimeforpeace.blogspot.com/
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=307
http://www.sarean.com/sarean/900
Zuzenekoetara bueltatu gara!!
2008-II-11
Urte t´erdiren ondoren eskenatokia berriz dastatzeko aukera izan genuen joan ostiralean Eibarko Coliseo-n. Hilabete honen bukaeran emango diegu jarraipena "Mundu Margotu Berri Bat" disko berriaren aurkezpenei, "kontzertuak" atalean ikus ditzazkezue momentuz egingo ditugun kontzertuak. Hala ere, adi! Denbora aurrera joan ahala data berriak atera daitezke eta!
Deskargatu
2008-I-3
Orain Audioa ataletik "Mundu Margotu Berri Bat" cd-tik kanpo gelditu zen kantua eskura daukazu. Diskoan sartu ez genuen "Ihesi" abestia deskarga ezazu.
Mundu Margotu Berri Bat-en barrua
2007-XII-28
Gure lan berri honen barnean aurkitu ditzazkezun kantuak eta DVD-aren irudiak dituzu orain web orri honetan. "Audioa" atalean Bakardadea Naizenean, B612 Asteroidea edota Ate Joka kantuak entzuteko aukera daukazu. "Bideoak" atalean berriz, disko berri honekin batera gehitu dugun kontzertu akustikoko kantuen irudiak. Horrez gain, "Hemeroteka"-n orain artean Mundu Margotu Berri bat-en inguruan izan ditugun elkarrizketa batzuk irakurri eta entzun daitezke.
Zaharragoak »»

