Euskera · Espaņol · English

Discography » Lotuta egon arren » 06. Berrehun gezur

06. Berrehun gezur

egin nire maitale bihotza apurtzeko
egin nire anaia zutaz barre egiteko
zatozte
egin nire zale iruzur egiteko
etorri
egin nire lagun nahi dudana esateko

lasai egon, ez da ezer
nik zainduko zaitut zu akatu arte

berrehun gezur behar izan dituzue esnatzeko
berrehun gezur baino gehiago

hurbildu nigana, ni nauzu askapena
amestu nirekin ametsik pozoinduena
zatozte
erakutsiko dizut existitzen ez dena
etorri
alaitu didazu biharko etorkizuna

nik dut giltza, nik dut hitza
nik zainduko zaitut zu akatu arte

berrehun gezur behar izan dituzue esnatzeko
berrehun gezur baino gehiago
badut gogoa zintzo eta gaiztoak balantza baten jartzeko batez ere pisurik ba ote duten jakiteko berrehun gezur...

eu | es | en