Euskera · Espaņol · English

Ibilbidea

1999. urtea, egunak aurrera doaz beste ezer berezirik gertatzen ez den bitartean. Patuak eraman gintuen asperraldiaz kokoteraino eta hau erdietsi nahian, hainbat arratsalde musikari buruz hitzegiten pasa eta gero askotan betetzen ez den esaldia irten zen argitara: egin beharko genuke! Baina guk pronostiko guztiak hankaz gora utziz honela ekin genion: Auto bat A-tik irteten bada eta bestea B-tik zergaitik ez denok autobusean bidaiatu? Pixkana pixkana xirriak egiten hasi ginen Jatsu, Txitxes, Zaloa eta Fory eta gutxika baina korrika merkatu plazatik bakoitzak ekarritako gauzak elkartzen hasi ginen. Guzti honekin bost abestitako askari eder bat egin genuen, eta egia esan gaur egun beldurra sentiarazten digu. Ondoren taldean aldaketa bat eman zen bateriak (Foryk) satanekin alde egin eta gero. Geldialdi txiki baten ondoren Lete gehitu zen askarira eta bultzada aprobetxatuz beste maketa bat grabatu genuen gerora Gaztelupeko Hotsak-era eraman gintuena. Ia ahaztu dugu, denbora guzti honetan bi urte igaro ziren eta gero Rafa Ruedarekin elkartu ginen kez beterik genituen asmoak bideratzeko. Hasieran abesti bakar bat grabatu genuen eta ondoren, sei abestiz osatuko zen ep-a izango zena prestatzen hasi ginen planifikazio jakin bat jarraituz. Honi buruz aita batek bere semeari esan dakiokena baino ezin dugu esan; on egin!!!!

Geroztik hainbat eta hainbat kontzertu eman ditugu lehen lan hau aurkezteko. 70 kontzertu inguru eta bidean izan dugu laguntzarik jakina, poza eta tristura aldi berean. 2003ko urte hasieran Aintzira gehitu zitzaigun askari apart honen bostgarren kide moduan, eta horrela, martxoa aldera boskote bilakatu ginen janari eta edariz lepo egin arte. Baina tamalez abuztuaren bukaeran Aintzira asetu egin zen. Egun gutxitan laukote egin baginen ere eskuko bost hatzaparrez taldeko kideak zeintzuk ginen berriz ere kontatzeko aukera izan genuen Iker gure festara etortzean.Urteak elkarrekin jaten ari izan bagina bezala sentitu ginen berehala eta gure hurrengo lana izango zena prestatzeari ekin genion. 2004ko uda berriz ere mikrofono eta grabagailu artean pasa genuen Xanpe eta Rafarekin batera eta horrela postre modura Lotuta Egon Arren (Gaztelupeko Hotsak 2004) diskoa egin genuen. Abesti rockeroago eta landuagoekin taldearen sendotasuna bermatzen duen kanta bilduma.

eu | es | en